Bilboko Film Labur Azkarren Lehiaketa. Concurso de Cortometrajes Rápidos de Bilbao

ZINEBI-EXPRESSeko Epaimahaia

Epaimahai independiente batek film laburrak baloratu eta lan saridunak aukeratuko ditu. Ikusentzunezko profesionalek osatutako epaimahai honek, parte hartzaile guztien artean azaroak 9an, osteguna, 20:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan proiektatuko diren lanak ere aukeratuko ditu. Emanaldi honetan lan saridunak jakinaraziko dituzte.

Amaiur Armesto Sancho Amaiur Armesto Sancho (Barakaldo, 1981)

Salamancako Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna. 2008az geroztik zinemaldietan lan egiten du batez ere; horien artean, aipagarrienak dira Donostiako Zinemaldia, ZINEBI, FCAT-Tarifako Afrikar Zinemaldia, SEFF- Sevillako Europar Zinemaldia eta, batez ere, Zinegoak, Bilboko LGTB Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia; izan ere, 2009an ekin zion bertan lan egiteari boluntario gisa, eta harrezkero programatzaile lanak egiten jarraitzen du, sexu eta genero dibertsitatea normalizatzen laguntzen duen zinema-lan sustatzaile eta bultzagarriak Bilbora hurbiltzeko.

 

 

.

Iván Miñambres (Portugalete, 1984)

2009az geroztik, Iván Miñabresek UniKo zuzentzen du. Ikus-entzunezkoen ekoiztetxea da UniKo, Bilbon kokatuta dago eta publizitatearen eta animazioaren esparruetan espezializatuta dago. Miñanbresek animaziozko bost film labur ekoiztu ditu bere ibilbidean: Birdboy (2011, Alberto Vázquez eta Pedro Rivero), Sangre de Unicornio (2013, Alberto Vázquez), Viaje a Pies (2015, Khris Cembe), Decorado (2016, Alberto Vázquez), eta C O N T A C T (2017, Alessandro Novelli). Miñanbresen proiektuak 700dik gora zinemalditan agertu dira, eta nazioarteko 160 sari baino gehiago lortu dituzte; horien artean, 2012an eta 2017an Animaziozko Film Labur Onenari Goya® Saria.

 

.

Aitor Arenas Suso (Bilbao, 1981)

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat film laburren zuzendari eta produktorea. Arrigorriagako Umorea Labur Komedia Jaialdiko zuzendari. Film Laburren Banaketa eta Salmenten agentzia den BANATU FILMAKen fundatzailekidea eta egungo Zuzendari Nagusia. Hainbat zinemaldi eta erakundetan kolaboratzaile, estatu nahiz nazioarte mailan. Hainbat erakunde eta jaialditan programagile, CSFFn (Txina), esaterako, non duela bi urtetik hona International Consultant lanean diharduen. Laburren Koordinadorako kidea eta AICko (Asociación de la Industria del Cortometraje) zuzendaritza batzordekidea da.

Hemendik, zorionak eman nahi dizkiegu irabazleei ez ezik, partehartzaile guztiei ere, haien esfortzu eta sormenagatik

1. Saria 1000€: ” Quiero ” Victoria Peña eta Naiara Mallabia

2. Saria 700€: ” Todo o nada ” Iker Maguregi

3. AUX saria. Taldearentzat afaria: ” Hordamak ” Jon Zurimendi

Aipamen Berezia: ” Horda Go! Go! Go! ” Laura Naviera

2017ko Film Laburrak

Logos